STARTinnova

-ren proiektua


Sarbide-gakoak

Pasahitza ahaztu duzu?




Batzorde teknikoa

Ainhoa Cilveti

AINHOA CILVETI

Coaching personalean eta enpresakoan aditua

Izaera ekintzailea du Ainhoa Cilvetik, etxekoek halaxe irakatsi baitzioten, eta enpresaren munduaren inguruan trebakuntza sendoa du. Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, Saint Louiseko Unibertsitateko Bussiness & Administration titulua du (Management eta Human Resources espezializazio bikoitzarekin) eta Madrileko Instituto de Empresa-ko MBA da.

Familiaren enpresan ikasi zuen Cilvetik enpresaritzarako duen ahalmen berezia, zeinak lehengaien inportazio eta esportazioa dituen oinarri. Bertan, 15 urtez egin zuen eta, denbora tarte horretan, enpresaren munduarekin loturiko beste hainbat egitasmo jarri zituen abian: esate baterako, opari eta apaingarrien bi salmenta puntu ireki, eta azafaten agentzia bat sortu zuen. Garai hartan ere, ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen. Handik urte batzuetara, bai arlo pertsonalean bai profesionalean asebeteko zuen beste bide bati ekin zion: Coaching-ari, alegia.

Bartzelonan eta Donostian coaching-aren arloko ikasketak egin zituen, ondoko tituluak eskuratuz: Coaching Pertsonal, Coaching Exekutibo eta Enpresa-Coaching, PNL-ko Practitioner eta PNL-ko Masterra (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako titulua).

Noemí Peña

NOEMÍ PEÑA

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna EHUn, eta Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekonomia Finantzarioa I departamentuko Irakasle Osoa.

EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria izan zen (2018-2020). Gaur egun, EHUko Bizkaiko Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendaria da (2021az geroztik) eta EHUko Ekintzailetza, Enplegu eta Transferentzia zuzendaria (2025- gaur) da. EHUren Enpresak Sortzeko eta Ekintzailetzako Kultura Sustatzeko ZITEK programa zuzentzen eta koordinatzen du (www.zitek.eus/).

Administrazio- eta finantza-zuzendari garatu zuen bere ibilbide profesionala hamabi urtez zerbitzuen sektoreko enpresetan, enpresako jarduera hainbat Negozio Eskoletako irakasle-jarduerarekin uztartuz.Lanbidearekin izan duen zuzeneko harremanak eta duen esperientziak ikasgelan kontabilitatearen, finantzen eta lanaren arloetako jardunean bereganatu dituen ezagutzak erakusteko aukera ematen dio.

Kostuen kontabilitatearekin, finantza-kontabilitatearekin eta informazio ez-finantzarioarekin lotutako irakaskuntza ematen du. Ekonomialarien Euskal Elkargoko kidea da, eta AECAk eta Kontabilitate Adituen Erregistroak egiaztatutako kontabilitate aditua; horrez gain, Kontabilitate Ekonomialarien Erregistroko kidea da.

Maider Perea

MAIDER PEREA FORONDA

Komunikazioan Lizentziatua da (Kazetaritzako espezializazioa)
Nafarroako Unibertsitatean (Iruñean).

Eskarmentu handia du Pereak online munduan, izan ere, 13 urte baino gehiago baitaramatza arlo horretan lanean. Hasierako urteetan, esate baterako, komunikazioaren esparruan jardun zen, diariovasco.com webgunearen erredakzioan, hain zuzen. Geroago, berriz, online proiektuen kudeaketari helduko zion, Digital Vascako (hots, diariovasco.com webgunearen elkarte editoreko) Bezeroentzako Zerbitzuen Departamentuko ardura bere gain hartuz. Garai hartan, hain zuzen, ikastetxeei zuzendutako bi proiektu hezigarriei bultzada eman zien, bertan arduradun eta koordinatzaile lanak eginez: Ni Kazetari eta Klik eta Klik, alegia.

Une honetan, aldiz, STARTinnova egitasmoa koordinatzeaz arduratzen da, besteak beste.



Bultzatzailea

  • EL DIARIO VASCO

Babesleak

  • FORU ALDUNDIA
  • UPV-EHU
  • BIC BERRILAN
  • ADEGI
  • DPTO. EDUCACION-GV

Kolaboratzaileak

  • TKNIKA

Enpresa aholkulariak

  • Fundación Michelin
  • Irizar
  • KSB
  • Unceta
  • Grupo Wisco
  • Altuna y Uria
  • Rural Kutxa