STARTinnova

-ren proiektua


Sarbide-gakoak

Pasahitza ahaztu duzu?




Zer da Startinnova?


STARTinnova Batxilergoa edota prestakuntza profesionaleko ikasketak egiten dituzten 16-17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta START innova izeneko programa eta gazteen artean jokabide ekintzaileak sustatzea du xede nagusitzat. Horrez gainera, enpresaren, gizartearen ala bestelako alor baten inguruko ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezkoak diren metodologiei eta tresnei buruz trebakuntza ematea du helburu aipatu programak.

4 edo 5 ikaslez osaturiko lantaldetan banatuko dira parte hartzaileak eta beren ikastetxeko irakasle baten tutoretzapean egongo dira. Modu horretan, programak irauten duen bitartean, hainbat gai landuko dituzte: ekintzaileen trebetasunak aztertu (ikuspegia, proaktibitatea, planifikatzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, negoziatzeko gaitasuna, sinergia egiteko gaitasuna eta motibazioa); ideia bati forma eman eta egitasmo erreal bilakatu; hainbat konpetentzia eskuratu, besteak beste, taldeka lan egiten ikasiz; elkarrekiko onuran oinarritutako harremanak egiteko gaitasuna izan; ikasteko bide bat bezala ikustea porrota; asertibitatea; entzute aktiboa, eta abar. Hori guztia ikus-entzunezko edukien eta e-learning dinamiken bitartez, eta aipatu alorretako adituez osaturiko batzorde tekniko baten tutoretzapean.

Bloke hezigarriak

  1.  1. Blokea. Ekiten ikasiz: Zein da ekintzaileen ezaugarri nagusia?1. bloke hezigarriaren bitartez, ekintzaileek dituzten ezaugarriak ezagutu eta horien inguruan ikasteko aukera izango dute: ikuspegia, proaktibitatea, planifikatzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, negoziatzeko gaitasuna, sinergia egiteko gaitasuna eta motibazioa. Horrez gainera, ekintzaileek izandako esperientziak zuzen-zuzenean ezagutzeko parada izango dute, ekintzaileek eskainiko dituzten hizketaldi digitalei esker. Ekintzaileak ezagutu eta haiei galderak egiteko aukera izango dute aipatu hizketalditan.
  2.  2. Blokea. Ideiatik egitasmora bitartean: Canvas eredua Bigarren atal hezigarriak, berriz, enpresa-negozio eredu bat sortzeko orduan kontuan hartu behar diren aldagai nagusiak izango ditu hizpide. Horretarako, Alexander Osterwalder-ek asmatutako CANVAS izeneko eredua hartuko da oinarritzat, eta horrenbestez, hura osatzen duten ondorengo blokeak landuko dira: merkatuaren segmentazioa, balioaren proposamena, banaketa- eta komunikazio kanalak, bezeroarekiko harremana, diru-sarreren fluxuak, funtsezko jarduerak, funtsezko baliabideak, funtsezko aliantzak, kostuen egitura.
  3.  3. Blokea. Gara ezazu zure egitasmoa: taldeko lanaIdeia bat identifikatzea eta hortik eratorritako egitasmoa garatzea da hirugarren fasearen xedea. Enpresa, gizarte edo bestelako alor batekin zerikusia izango du ekintzailetasun egitasmoak eta horretarako STARTinnova-k bereziki prestatutako aplikazioa erabiliz. Aipatu aplikazioa aurreko fasean landutako CANVAS ereduan egongo da oinarrituta. 4 edo 5 ikaslek osaturiko taldetan banatuta egongo dira fase honetako parte-hartzaileak eta aipaturiko negozio-planaren gainean egin beharko dute lan. Enpresa, hezkuntza eta ekintzailetasunaren munduko profesionalek ebaluatuko dute amaierako lana.
  4.  4. Blokea. Defenda ezazu zure egitasmoa: 10 proiketu onenen aurkezpenaAurreko fasean (Gara ezazu zure egitasmoa: taldeko lana) hautatutako 10 lanik onenek 10 minutuko iraupena izango duen aurkezpena egingo dute, in situ, adituen batzorde baten aurrean, eta bertan, euren egitasmoaren funtsezko alderdiak emango dituzte ezagutzera (merkatuaren segmentazioa, balioaren proposamena, banaketa- eta komunikazio kanalak, bezeroarekiko harremana, diru-sarreren fluxuak, funtsezko jarduerak, funtsezko baliabideak, funtsezko aliantzak, kostuen egitura). Inbertitzaile, ekintzaile eta ospe handiko negozio eskolatako irakasleek osatuko dute aipatutako adituen batzordea.
Gehiago jakin nahi duzu? Parte hartu nahi duzu?

Gehiago jakin nahi duzu? Parte hartu nahi duzu?

*Ezinbesteko eremuak



Bultzatzailea

  • EL DIARIO VASCO

Babesleak

  • UPV-EHU
  • FORU ALDUNDIA
  • BIC BERRILAN
  • ADEGI
  • DPTO. EDUCACION-GV

Kolaboratzaileak

  • TKNIKA

Enpresa aholkulariak

  • Irizar
  • KSB
  • Fundación Michelin
  • Unceta
  • Grupo Wisco
  • Sarralle
  • Reviglass