STARTinnova

-ren proiektua


Sarbide-gakoak

Pasahitza ahaztu duzu?




Batzorde teknikoa

Ainhoa Cilveti

AINHOA CILVETI

Coaching personalean eta enpresakoan aditua

Izaera ekintzailea du Ainhoa Cilvetik, etxekoek halaxe irakatsi baitzioten, eta enpresaren munduaren inguruan trebakuntza sendoa du. Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, Saint Louiseko Unibertsitateko Bussiness & Administration titulua du (Management eta Human Resources espezializazio bikoitzarekin) eta Madrileko Instituto de Empresa-ko MBA da.

Familiaren enpresan ikasi zuen Cilvetik enpresaritzarako duen ahalmen berezia, zeinak lehengaien inportazio eta esportazioa dituen oinarri. Bertan, 15 urtez egin zuen eta, denbora tarte horretan, enpresaren munduarekin loturiko beste hainbat egitasmo jarri zituen abian: esate baterako, opari eta apaingarrien bi salmenta puntu ireki, eta azafaten agentzia bat sortu zuen. Garai hartan ere, ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen. Handik urte batzuetara, bai arlo pertsonalean bai profesionalean asebeteko zuen beste bide bati ekin zion: Coaching-ari, alegia.

Bartzelonan eta Donostian coaching-aren arloko ikasketak egin zituen, ondoko tituluak eskuratuz: Coaching Pertsonal, Coaching Exekutibo eta Enpresa-Coaching, PNL-ko Practitioner eta PNL-ko Masterra (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako titulua).

María Saiz

MARÍA SAIZ

Ekonomia Zientzietan doktorea eta Ekintzailetzako irakaslea EHUn.

GEMeko (Global Entrepreneurship Monitor) ikertzailea jardunean, eta EAEko GEMeko kide eta sortzailea. EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria (2007-2014). EHUko ZITEK unibertsitateko Spin Offak Sortzeko programaren zuzendaria: Unibertsitateko hiru Spin Off inkubagailu kudeatzea eta finkatzea. Izpiritu ekintzailea motibatzeko Bus Emprende, Etorkizulan, Think Big eta Irakasleentzako Udako Eskolaren zuzendaria eta sortzailea.

STARTinnova programako batzorde teknikoko kidea, eta Ekonomialarien Euskal Elkargoko Ekintza Ekintzailea taldeko kidea.

Maider Perea

MAIDER PEREA FORONDA

Komunikazioan Lizentziatua da (Kazetaritzako espezializazioa)
Nafarroako Unibertsitatean (Iruñean).

Eskarmentu handia du Pereak online munduan, izan ere, 13 urte baino gehiago baitaramatza arlo horretan lanean. Hasierako urteetan, esate baterako, komunikazioaren esparruan jardun zen, diariovasco.com webgunearen erredakzioan, hain zuzen. Geroago, berriz, online proiektuen kudeaketari helduko zion, Digital Vascako (hots, diariovasco.com webgunearen elkarte editoreko) Bezeroentzako Zerbitzuen Departamentuko ardura bere gain hartuz. Garai hartan, hain zuzen, ikastetxeei zuzendutako bi proiektu hezigarriei bultzada eman zien, bertan arduradun eta koordinatzaile lanak eginez: Ni Kazetari (nikazetari.diariovasco.com) eta Klik eta Klik (http://www.kliketaklik.com), alegia.

Une honetan, aldiz, STARTinnova egitasmoa koordinatzeaz arduratzen da, besteak beste.



Bultzatzailea

  • EL DIARIO VASCO

Babesleak

  • ADEGI
  • DPTO. EDUCACION-GV
  • BIC BERRILAN

Kolaboratzaileak

  • OBRA SOCIAL LA CAIXA
  • TKNIKA
  • UPV-EHU

Enpresa aholkulariak

  • ULMA
  • KSB Itur
  • UNCETA
  • GRUPO WISCO
  • EKO REC
  • BELLOTA
  • FUNDACIÓN MICHELIN
  • MYL
  • IRIZAR
  • GOIZPER GROUP
  • Pneumax SA